Both Ways Open Jaws – The Do

Both Ways Open Jaws”, Dan Levy eta Olivia Boussais bikote frantziar-finlandiarrak “A Mouthful” lehen diska arrakastatsua eta hiru urte geroago kaleratutako bigarren lana da. Bikoteak berak ekoiztutako bigarren diska honek pop kutsua du, bere modura indie estiloari lotuta. Nahiz eta Frantzian kokatuak, ez da harritzekoa ingeleraz abestea, beraien ustetan pop-rock musika hizkuntza horrekin lotuta baitago. Ideia bat egiteko, Oliviak, bere bigarren lan honetan ere, Björk islandiarraren eragin nabarmena erakusten du.

“Both Ways Open Jaws” ez da hasieratik erraz sartzen, baina behin eta berriro entzunez gero barneratzen diren horietakoa da. “Too Insistent” abestiak dioen bezala, diskako nabarmenetakoa, hala izan eta ez galdu honelako diska ez-ohiko bat entzuteko aukera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina