DATA BERRIA: Ander Zurimendi ‘Recoja sus cosas’ Liburu aurkezpena + solasaldia.

DATA  BERRIA:  Ander  Zurimendi  ‘Recoja  sus  cosas’  Liburu  aurkezpena  +  solasaldia.
Click to view map
Noiz:
iraila 21, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-09-21T18:30:00+02:00
2017-09-21T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

EKITALDI HAU URRIRA ATZERATU DA. Irailaren 21ean egitekoa zen aurkezpena urrira atzeratuko da. Data berria jakin bezain laister jakinaraziko dugu. Barkatu eragozpenak. 

 

Nola bizi du kartzelatik irtetze prozesua 30 urtetan preso egon den pertsona batek? Nola egokitzen da kaleko bizitza sozialera? Recoja sus cosas lanak Parot Doktrina aplikatu zitzaien eta 2013an kalera irten ziren ETAko 5 preso ohien esperientzia pertsonalak, gizatiarrak eta baita intimoak ere biltzen ditu. Erreportaia nobelatua da, Harrera Elkarteak lagunduta argitaratu dena, literatur kazetaritzaren lorratza jarraituz. 2016ko Kazetaritza Literarioko Mecoph Sarien II. edizioan finalistetako bat izan da lan hau. Egiazko gertakizunak, narrazio formatuan aurkeztuak. Euskal gatazkaren kontakizun pluralean pieza bat gehiago, Bilboko hiria eszenatoki duena. 

 

Hedabide ezberdinetan eskarmentu haundia duen Ander Zurimendi kazetari gasteiztarrak aurkeztuko digu liburua Gasteizko elkar aretoan. Zurimendik Radio Vitoria, El País, Diari de Balears, ARA Balears, Ona Mediterrània edo Món Terrassa bezalako hedabideentzat lan egin du, baita Gasteizko EH Bildurentzat ere eta egun CUPeko Komunikazio departamentuan dirau lanean. 

 

Solasaldi honetan, egilearekin batera izango dira Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea, Fernando Etxegarai preso ohia eta Jordi Panyella, Pol·en argitaletxeko editorea. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina