Jasone Osoro “12etan, bermuta” liburu sinaketa

Jasone  Osoro  “12etan,  bermuta”  liburu  sinaketa
Click to view map
Noiz:
apirila 21, 2017 @ 6:00 pm – 7:00 pm
2017-04-21T18:00:00+02:00
2017-04-21T19:00:00+02:00
Non:
Eibarko El Corte Inglés-en
Ego-Gain Kalea
7, 20600 Eibar, Gipuzkoa
España

12etan bermuta, Jasone Osoro Igartua:Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,… sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea, laguna… Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau: pieza txikiz osatua, tesela bakoitza kolore batekoa, denak bere horretan bixiak eta bitxiak, baina elkarren ondoan jarrita koadro eder eta harrigarri bat osatzen dutenak, kaleidoskopio bat bezain ñabar eta mugikorra, urtetako esperientzia bital eta artistikoa erakusten duena; sortzailearen heldutasun emankorra.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina