Florence + The Machine
Ceremonials, orain dela urte bat argitaratutako lan itzel baten aurrean gaude. Florence + the Machine taldeari aurreko diskoaren maila gainditzeko erronka handia ezarri zitzaion. Only for a night kantuarekin irekitzen da sofistikazioz gainezka egiten duen pop soinu ezin hobe hau. Letren gaiak azpimarratzekoak dira, duten iluntasunarengatik: espirituei, beste munduko izakiei, barruko beldurrei jartzen dien aurpegi horiei zuzendutako kezkak dira agerian kantuetan.
Shake it out edo No light, no light, ateratako bi singleak, melodia indartsuekin datoz. Lover to Lover berriz, disko osoko desberdinena da. Letra zuzenena eta soul doinu bat bereizten duelako piano hotsez, gospel koru landu batzuekin. Erritmo aldetik, perkusioa da bere estiloaren zigilua. Adibidez Heartlines, Afrikako erritmoak gogorarazten ditu.
Diskoa isteko Leave my body, deklaraziorik gordinena, bidean jorratzen dituen gaiak garatzen doazen heinean, esangura baten parte da. Eta honekin laburtzen du sumendi horren leherketa.
Erlazionatutako Albisteak
- ← elkar Taldea Korrikarekin
- “Martina, guerrillera es una novela histórica de amor y guerra que permite rescatar a una mujer injustamente olvidada” →