Gotzon Uriberen disko gomendioa – Belakoren “Eurie”

BelakoGotzon UribeDenbora bat behar du loreak fruitu bilakatzeko, sagarra bere goxotasunean dastatzeko. Belako taldeko gazteek arau hori erabat apurtu dute. 18-20 urteko bi mutiko eta bi neskatxok osatzen duten taldeak sekulako zurrunbiloa sortu du euskal musikaren eszenan estreineko Eurie diskoarekin. Izan beraien gaztetasunagatik, abestiek daukaten maila eta proiekzioagatik edota zuzenekoetan erakusten duten trebeziak, entzulea begiak zabalik uzteko gaitasuna azaltzen dute. Eurie 10 abestiz osaturiko lana da. Intentsitatea, kitarra zorrotzak, distortzioa, erritmo biziak, 80. hamarkadara eramaten gaituen teklatuen mantra ilunak, abesteko modu gazi-gozo bezain maitagarria… Pasarte gordinak alaiago eta biziago batzuekin lotzen dira eta barrutik kanpora ateratzen diren kantuak jotzen dituzte. Haien erritmoek gazte izatearen urgentzia eta bizi poza nolakoak diren bergoraratzen digute. Maitasuna, galera, bilakaera, indarra eta etorkizuna transmititzen ditu Belako taldeak. Belaunaldi berri baten planteamentu estetiko-hedonista rockaren iturrietatik edanez. Gaztaroa bertute bat dela errepikatzen digute gure nagusiek, ondo heldu gabeko fruitua jateak ematen duen freskotasun eta zistadaren pareko plazerra sortzen dute abesti hauek.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina