Hiriburuak,euskararako etorbide
Hiriburuak euskararako eremu arrotz gisa ikusten ditugu, sarritan. Eta euskara ere deserria da, hein baten gutxienez, hiriburuetarako. Gure hizkuntzak presentzia txikia dauka hirietan eta hiriak gutxitan ageri dira jatorrizko euskal testuetan. Eta, hala ere, gure hizkuntza biziberritzeko gakoak dira. Euskal kulturgune eta hizkuntza hauspotzeko tresna nagusiak hiriburuetan daude. Orain euskarara iristeko bide bilakatuko dira. Eta, bide batez, helmuga horren bila abiatzen denak hiri nagusion kontu zahar eta berriak ikasiko ditu euskaratik eta euskaraz. Hemen da Arian euskara metodoak hiriei eskainitako liburuxka sorta.
Hiriburuan barrena goaz tipitapa, kale mehar okerretan barrena orain, etorbide artez zabaletatik gero. Auzo berrietan murgildu gara, alderdi zaharreko zokondoak arakatu ostean. Mundu osoan famatu egin diren bazterrak ikusi ditugu bidean, bertokoontzat ere ezezagun diren parajeetara heldu aurretik. Euskara gutxi entzun dugu joanetorri honetan, baina ernaberritzen ari den zuhaitz zaharraren tankera hartu diogu, ia oharkabean.
Erronka makala, hiri erraldoiak euskararentzat etorbide bilakatzea. Gaitz handiarentzat, erremedio handia, dio esaera zaharrak eta hala egin du Arian euskara ikasteko metodoak: lekuan lekuko idazleak hautatu eta haiei proposatu die nork bere hiriaren gidaliburua egiteko. Eta guztiak hornitu ditu Asisko Urmeneta eta Dom Cam pistronen marrazkiekin. Emaitza, bere xumean, paregabea da.
Har dezagun, adibidez, Iruñekoa. Enrike Diaz de Ultzurrunek gidatu gaitu hiri buruzagitik, tipitapa. San Ferminetara eta entzierrora eraman gaitu, jakina, baina hamai ka kontu gehiagoren berri eman digu. Eta, batez ere, euskaratik begiratu dio Iruñea zaharrari: karrikari dinda esaten ziotela ja kin dugu, antzinako irainak entzun di tugu eta 1918ko entzierroetako bat barrutik bizi izan dugu… euskaraz. “Nik ere egin behar dut behin bederen nire lasteraldia zezenen aitzinean!”, aldarrikatu zuen Agustin Iri garaik. Misio gaitz doblea ezarri zion bere buruari: zezenen aitzinean lasterka egin eta eus karaz kontatu Iruñeko egunkari batean. Baita egin ere!
Bilboko kontuetan Lutxo Egiaren eskutik murgildu gara. Lehengo eta oraingo parajeak bisitatuz historia zahar eta berri ugari jakin ditugu: zigarrogileak eta zirgariak, zubiak eta hilerriak, sexu grina pizten zuen estatua eta Unamunoren buruak, hildakoen trena eta Palanka auzo bizia, besteak beste.
Baionatik Bea Salaberrik eraman gaitu, harresiak, karrika nabigagarriak, ostatuak, merkatuak eta baionesak bertatik bertara ezagutzera. Donostiaz, berriz, Nerea Azurmendi arduratu da: Tabakaleran hasi zaigu paseoan eta, Sokamuturra kalean amaitu arte, jendetzarik gabeko zoko eta kale lasaietatik joan da hontaz eta hartaz hizketan. Eta gu, bere atzetik, hiriaz gozatuz eta ikasiz, begirik kendu gabe.
Gasteizen Patxi Zubizarretak egin ditu cicerone lanak. Erdi Aroko harresitik Errekaleor auzo biziberriturainoko bidea erakutsi die bisitariei, eta kalerik kale Zeledon, Lauaxeta, Alberto Zerain, Ernestina Champourcin eta beste askorekin gurutzatu dira. Hain dira desberdinak ikusi dituzten lekuak! Egin kontu: katedral zaharra, Salburuako oasia, Kutxi kalea, Zabalgana auzo berria, Armentia…
Nora Arbelbideren eskutik datorkigu Donibane Garazi, historia eta kondairaz betetako hiria: euskara plazara jalgiarazi zuena, Nafarroako hiriburua hau ere, gerraosteko iheslerien aterpea, negoziorako hirigunea, bidaiarien eta historiaren bidegurutzea… Eta bai, Donibane Garazi ederra ere bada, polit-polita, zinez ikusgarria, harri gorriztaz eraikia, mendiarte leunaren babesean.
Maule-Lextarre izan da hiriburuetan azkena argitaratzen. Jean Luis Davant eta Allande Socarros izan dira gidari tamainaz txikia, historia eta nortasun handikoa den hiriburu honetakoa. Zer ziren zinbiteak? Nor da Matalaz? Non da Laminen etxea? Eta ur hotza eta epela batera ematen dituen Laminen iturria? Egun bakarrean burutzeko ibilbidean, lehengo eta egungo Maule- Lextarreren argazki hurbila jaso dute, eta Zuberoan barrena egiteko itzuli polita ezagutu ere.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Iñigo Astizek “Joemak eta polasak” lana aurkeztu du Durangoko azokan
- Karmele Jaio: “Indarkeriaren mehatxua beti dago hor, eta gure bizitza baldintzatzen du” →