Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Ken Zazpi eta EOSDatorren azaroak 8an aurkeztuko da KEN ZAZPI musika taldeak eta EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAk, abuztuaren amaieran Orkestraren Miramongo egoitzan grabatuko duten diskoa.

Honako lanak, FERNANDO VELÁZQUEZ, Lo Imposible, Mamá, El Orfanato eta beste hainbat filmatako soinu banden egileak moldatu eta zuzendurik, Gernikako taldearen kantutegirik esanguratsuenaren bilduma jasotzeaz gain, kantu berri zenbait ere argitaratuko du, sinfonia eraginkorra osatuz. Sinfonia liluragarri bat mundu berri batentzat. Izan ere, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan garatutako hau da Ken Zazpiren lehenbiziko lan sinfonikoa.

Ondoren, abenduan, bira garrantzitsu bati ekingo diote elkarrekin Euskadiko Orkestrak eta Ken Zazpik, KlasikAT, Euskadiko Orkestrak bere lana klasikoaz haratago doan musikarekin uztartzeko sortutako zikloaren baitan. Egitasmo honekin Orkestrak bere musika eskaintza publiko anitzei zabaltzea du helburu, musika klasikoaz urrun geratzen diren eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diren errepertorioak landuz. Horretarako Orkestrak beren musika-alorrean nabarmenak diren artista ospetsuekin bat egiten du. Honela, Michel Camilo pianojotzailearen eskuetatik irtendako latindar jazz onena, Swing Gaua eta Kepa Junkeraren doinu ezagunenen bertsio sinfonikoa izan ditugu aurrez KlasikAT zikloaren emanaldietan.

 KlasikAT: Ken Zazpi +Euskadiko Orkestra zuzenean

Abenduaren 3an Donostiako Kursaal Auditorioan

Abenduaren 4ean Iruñeako Baluarte Auditorioan

Abenduaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian

Abenduaren 12an Gasteizko Principal Antzokian

Abenduaren 13an Donibane Lohitzuneko Jai-Alai

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina