La belleza y el dolor de la batalla

Aurten nik irakurri dudan libururik onena aurkeztu nahiko nuke. Nobelatutako liburu historiko bat da, nobela baten eran idatzia, baina kapituluen egitura ezohiko batekin.

I Gerrate Mundialak Europan eta mundu osoan zer suposatu zuen azaltzen duten liburu pila ditugu gure liburu-dendatan. Ondorio ekonomikoak, tropen mugimenduak, hildako milioiak, gerrateak ekarri zuen ondorengo krisi ekonomikoa, gerra egiteko azaldu ziren metodo eta makina berriak, aurrerakuntza medikuak…. etabar zehatz-mehatz azalduta daude hainbat liburutan.

Baina liburu hau ez da makro zifra horietan gelditzen, benetako 20 kasu partikularretan sakonki sartzen baita. 20 kasu horien bitartez I Gerrate Mundialaren mosaiko bat azaltzen digu egileak. 20 pertsona desberdinen egunkariak, gutunak eta dokumentu ofizialak aztertu eta beraien nahietan, beldurretan, amodiotan eta  erlazio pertsonaletan aztarrikatzen du.

Horietariko pertsonai batzuk hil egingo dira, beste batzuk preso erori edo zaurituta. Baten bat erdi ero geldituko da. Askok ikaragarrizko gosea eta gaixotasunak pasa ondoren bizirik aterako dira eta hanka bat galduko duena ere egongo da. Errusiarrak, ingelesak, amerikarrak, alemanak, italiarrak; soldaduak, ofizialak, erizainak, medikuak, pilotuak….. otomaniar inperioaren zalditeriaren ofiziala bilakatzen den Venezuelar abenturazale bat ere izango dugu.

Istorio pertsonalek hartzen duten indarra benetan hunkigarria da, drama historiko honek duen ispilu pertsonala bilakatzen da liburu hau. Gogorra, zirraragarria.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina