Patxi Zubizarreta Mikel Zarate sariaren irabazle

Patxi ZubizarretaPatxi Zubizarretak idatzitako Mundua baloi batean kontakizunak irabazi du 2014ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean kaleratuko du Elkarrek.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta bosgarren ekitaldia izan da aurtengoa.

23 lan lehiatu dira guztira, eta epaimahaiak azpimarratu nahi du aurten aurkeztutako lanen bataz besteko maila handia. Horien artean Zubizarretak idatzitako nobela hautatu du, bere idazketa eder eta abilagatik: umeen futbol partida bateko pasadizoa eta mutiko protagonista zaintzen dauden aingeruak nahasten ditu, fantasiaren eta errealitatearen arteko jokoan, edertasun eta jolasez gainezka dagoen estilo batean.

Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzailea da, Ordizian jaio zen 1964an eta Gasteizen bizi da aspaldidanik. Helduentzako nobelak ere idatzi dituen arren, haur eta gazte literaturako egile gisa da batez ere ezaguna, dozenaka titulu idatzi eta sari asko irabazi baititu (besteak beste bi aldiz Euskadi saria).

Mikel Zarate sariaren orain arteko irabazleak:
            2010 Asier Mendoza “Beste gu”
            2011 Julen Gabiria “Nire aita ikusezina da”
            2012 Gaizka Arostegi “Urrezko orrazia”
            2013 Irati Bediaga “Beldarren hegaldia”

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina