Noka eta Mikel Markez NOKEZ tour
Mikel Markez kantariak eta Kaliforniako Noka taldeak elkarrekin bira egingo dute datozen asteetan Estatu Batuetako hainbat hiritan.
Noka taldea Kaliforniako Chino hirikoa da. Andrea Bidart, Begoña Echeverria eta Cathy Petrissans-ek osatzen dute taldea; Kalifornian sortuak baina euskal jatorrikoak dira. A capella kantatzen dute, eta noka emakumeen artean hitz egiteko moldea aldarrikatzen dute beren kantuetan eta jarreratan.
Mikel Markezek, berriz, mende laurdena darama musikaren munduan murgildurik. Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du bakarlari moduan, bai eta kantari eta talde andanarekin kolaboratu ere kantari edo letragile moduan. Estatu Batuetan aritzen den laugarren aldia du. Errenteriako kantariak Indar bat dabil hor bere azken diskoko kantuak aurkeztuko ditu bereziki, eta Kaliforniako taldeak errepertorio tradizionalari garrantzia emango dio bira honetan. Hala ere, emanaldiak osotasun bat izango du, emanaldiaren zati handiena elkarrekin egingo baitute.
Datak:
2014-05-23 – Bakersfield NABO Convention 2014, Kalifornia
2014-05-27 – University of California (UCR), Riverside, Kalifornia
2014-05-28 – University of Los Angeles (UCLA), Los Angeles, Kalifornia
2014-05-30 – San Diego, California
2014-06-01 – Chino, California
2014-06-05 – Gardnerville, Nevada
2014-06-06 – Idaho, Boise
2014-06-07 – Ontario, Oregon
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
Erlazionatutako Albisteak
- ← Lorenzo Silva: “La novela negra desvela los escombros sobre los que edificamos algunas cosas importantes”
- Lander Garro: “Emoziotik hitz egin behar du idazleak, ez dogmatik” →