Plazer bat izan duk, Benito! – Mikel Markez eta Pako Aristi
Gaur aurkeztu da prentsaurrean Plazer bat izan duk, Benito!, Pako Aristi eta Mikel Markezek idatzitako liburua. Luze jardun dira egile biak prentsaurrean egindako lanaz Xabier Mendiguren editorearekin batera. Han entzundakoei protagonista nagusiaren iritzia erantsi nahi izan diogu. Hona hemen Benito Lertxundik esandakoa:
Berriki argitaratu da Pako Aristik eta Mikel Markezek egindako liburu hau, zenbateraino uste duzu sorpresa izango dela jarraitzaileentzat?
Ez dakit sorpresa bat izan den, edo eta izango den ere. Dena den, horrek ez nau batere kezkatzen, solasaldi batzuen ondorioa izan da liburua. Hasieran kafe bat hartuz elkartzen ginen, gero afari bat antolatuz… Halako batean grabagailu bat agertu zen mahai gainean eta hor jaso zituzten ez dakit zenbat otorduetan hitz egindakoak eta pentsatu zuten liburu hau egitea. Nik horretan erreparo puntu bat izan nuen…
Baina aurrera egin zenuten lanarekin.
Bai. Aurrena elkarrizketa formatoan egindako borradorea zen. Horrek ez zidan grazia handirik egin, liburuak beste zerbait eskaini behar zuela ikusten nuen nik, saiakera kutsua izan behar zuela. Nik esandako gauzak beraien galbahetik pasa behar zituztela, adibide bezala jarri nien, hiri batera zoazenean hiri horretan jasotako informazioaren inpresioak zirela garrantzia zutenak. Hiria ez da mintzo, hiriak gauzak iradokitzen ditu, eta hori egiten saiatu dira Mikel eta Pako ere.
Erlazionatutako Albisteak
- ← SORTEO de dos ejemplares de “EL ATHLETIC CLUB” liburuaren bi aleren ZOZKETA
- Fantasía para jóvenes lectores: “Amenazados” y “Los juegos del hambre” →