Ttarttalo argitaletxeko haur literaturako nobedadeak

Sasoiko fruituak / Sasoiko barazkiak
Testua eta ilustrazioak: Clara Corman
Argitalpen data: otsaila
Adina: +3 urte

Zer urtarotan hazten dira marrubiak? Nolakoa da aingurria barrutik? Zer koloretakoak dira sagarrondoaren loreak? Zer urtarotan biltzen dira ilarrak? Nolakoa da orburuaren barnealdea? Azenarioaren zein zati jaten dugu? Altxatu leihatilak eta ikusi fruituen eta barazkien barnealdea.

Ekaitza
Testua eta ilustrazioak: Frédéric Stehr
Argitalpen data: otsaila                                                 
Adina: +3 urte

Euria ari du, eta andereñoak erabaki du kanpora ez ateratzea kirola egitera. Horren ordez, haurrek dantza egingo dute gelan. Txio-txiok badaki hanka-puntetan dantza egiten, eta besteei erakutsi nahiko die, baina ez du arrakasta handirik izango…

Ongi etorri, Kastore!
Testua eta ilustrazioak: Magnus Weightman
Argitalpen data: martxoa
Adina: +4 urte
 
Kastore abentura bila joan da etxea utzita, baina bidean galdu egin da. Akita txakurrak, bere globoan sartuta munduan dabilenak, lagunduko dio etxerako bidea aurkitzen. Baina nolakoa da Kastoreren etxea? Magnus Weightman ilustratzaile eta arkitektoak munduan zehar eramango zaitu animalien bizileku eder pila bat erakusteko.

Izarrak eta planetak
Testua eta ilustrazioak: Mack
Argitalpen data: apirila
Adina: +5 urte

Nola jaiotzen dira izarrak? Zer eguraldi egingo ote du Jupiter planeta erraldoian? Liburu honi esker, Lurrari buruzko informazioa jaso, eta eguzkiari, izarrei eta Ilargiari buruz ere, gehiago ikasiko duzu. Baita argazki eder eta marrazki jostagarriak ikusi ere.

Pintto eta musika afrikarra
Testua eta ilustrazioak: Magali Le Huche
Argitalpen data: apirila
Adina: +3 urte

Pintto eta Bakary zebra Afrikara joan dira, eta altxor handia aurkitu dute han:
musika-tresnak! Musikaz betetako bidaia, hantxe egon izan bagina bezala. Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. Sakatu ikonoaren gainean, eta entzun musika afrikarra.

Agur aitona
Testua: Jelleke Rijtken
Ilustrazioak: Mack van Gageldonk
Argitalpen data: apirila
Adina: +4 urte

Hartz eta aitona elkarrekin doaz gaur arrantzan egitera. Baina, zergatik dago aitona lurrean etzanda, lotan? Zer gertatzen da? “Aitona hil egin da”, esan dio Elefantek bere lagun Hartzi.
Hartz negar batean hasi da. Ez du aitona sekula berriro ikusiko? Elefanteren eta Oiloren hitzek lasaituko dute laguntxoa, eta aitona betirako bere alboan egongo dela azalduko diote.

1, 2, 3 mugitu! Eskeletoa
Testua: Françoise Laurent
Ilustrazioak: Sébastien Chebret
Argitalpen data: maiatza
Adina: +6 urte

Geldi egoteko gai gara, baina baita korrika egiteko, hitz egiteko, txalo egiteko edo begiak kliskatzeko…
Eta hori guztia, gure eskeletoari, zenbait giharrei eta garunari esker; garunak ematen dizkie aginduak giharrei hezurrak mugiarazteko, eta hezurrek eskeletoa osatzen dute. Liburu entretenigarria giza gorputzaren funtzionamenduari buruz.

Nire oinen azpian
Testua eta ilustrazioak: Emmanuelle Houssais
Argitalpen data: maiatza
Adina: +4 urte

Gure oinen azpian, bizi-bizirik dago lurzorua! Animalia asko bizi dira bertan. Ezagutu zizareen, kukurutxen, kolenboloen eta lurzoruko beste bizilagun batzuen bizitza ezkutua, urtaroz urtaro.
Testu laburrak eta marrazki ederrak, lur azpian bizi diren zomorro eta animalia txikiei buruz gehiago jakiteko.

Nire aurretik
Testua eta ilustrazioak: Emmanuelle Houssais
Argitalpen data: maiatza
Adina: +4 urte

Gu sortu aurretik, aspaldi, oso aspaldi, nolakoa zen guztia? Ezagutu unibertsoaren historia harrigarria,
Big Bangetik Lurrean lehenengo urratsak egin genituen arte.
Kutsu poetikoa duen liburu eder honekin biziaren eboluzioaren zehar bidaiatzeko aukera izango duzu. 

Bidaiari txikiak
Testua eta ilustrazioak: Chloé du Colombier
Argitalpen data: maiatza
Adina: +3 urte

Udazkena iritsi da. Brrr! Hotza egiten hasi da, eta urritu egin dira intsektuak. Mota guztietako hegaztiak Lurraren bestaldeko muturrera, lurralde epelagoetara, migratzeko prestatzen ari dira. Migratzaileak diren hegaztiei buruzko liburu polita, testu samurrez eta marrazki koloretsuez hornituta.

Errekastoa
Testua: Françoise Laurent
Ilustrazioak: Chiara Dattola
Argitalpen data: maiatza
Adina: +3 urte

Ziri-ziri, miri-miri! Nondik dator euri-ura? Hodeietatik, noski! Eta nora doa? Itsasora…
Errekastoak errekan isuriko du ura, eta errekak, ibaian. Ibaiak, berriz, itsasoan. Eta itsasoko ura, milioika tanta, hegan doaz zerura eta hodeietan pilatzen dira. Eta hodeiak handitu egiten dira, loditu. Eta euria berriz… Uraren zikloa ezagutzeko liburu polita, testu samurrez eta marrazki koloretsuez hornituta.

Nor da txikiena?
Testua eta ilustrazioak: Guido van Genechten
Argitalpen data: maiatza
Adina: +2 urte

Handiena izatea ongi dago, baina txikiena izatea askoz ere bereziagoa da. Liburu honetako animalia guztiek txikiena izan nahi dute. Azkar antzemango dute nork galduko duen, baina nor ote da denen artean txikiena? Istorio xelebre honetan, egurrezko hesiaren atzetik azalduko dira animaliak banan-banan.

Marraztu!
Testua eta ilustrazioak: Hervé Tullet
Argitalpen data: ekaina
Adina: +3 urte

Hona hemen Hervé Tullet artista bikainaren joko berria. Bota kartak ausaz, eta marraztu haren jarraibideak betez. Milaka aukera zure kabuz edo lagunekin bat-bateko marrazki dibertigarriak sortzeko. Orriak eta margoak baino ez dituzu behar jolasteko, sortzeko eta dibertitzeko.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin