Haur literaturako udazkeneko nobedadeak – Elkar argitaletxea

3 urtetik aurrera:

Mitxel Murua – Julen Tokero (ilustratzailea)

Maite zaitut: Marimotots, txorroskileroaren ahoko soinua entzun orduko, ohartuko da aitona Anakleto iritsi dela. Alabaina, kezka bat dakar berarakin: mendian utzitako hartz-kumeak negua bakarrik igaro ahal izango duen.

Igor Elortza – Julen Tokero (ilustratzailea)

Zazpikoloroaren kondaira: Irriaren Hirian daude Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Urtero bezala, Zazpikoloroaren Festa ospatzen dute: mundua kolorez margotzen duen hegazti miragarriaren festa.

6 urtetik aurrera:

Begoña Ibarrola – Miren Agur Meabe (itzultzailea) – José Luis Navarro – Ulises Wensell (ilustratzaileak)

 ehunzango_dantzariazer_duzu_matxangusZer duzu, Matxangus? Tarimaneko oihanean, tximino familia zabala bizi zen. Tximinoek bazituzten, batetik, lan egiteko uneak, eta bestetik, ondo pasatzeko uneak. Baina ondo pasatzeko uneetan, Matxangus adar batean geratzen zen, pentsakor, lagunak saltoka jolasean edo ibaian plisti-plasta zebiltzan bitartean.

 Ehunzango dantzaria Mitxoleten zelaian animalia asko bizi ziren, eta elkarri laguntzen zioten lagun onak zirelako. Ehunzangoa aparta zen jaiak alaitzeko, oso dantzari trebea zelako. Egun batean, apo beldurgarriak bere jaian dantzan egiteko eskatu zion ehunzangoari.

 
Antxiñe Mendizabal – Iosu Mitxelena (ilustratzailea)Ametsi tripek hitz egiten diote

 Ametsi tripek hitz egiten diotefamilia_berriaAmetsi, ohera sartu eta begiak itxi orduko, tripak hizketan hasten zaizkio; batzuetan, lehoi batek bezala orroka; beste batzuetan, txerri baten antzera kurrinka, eta askotan, otso baten pare uluka. Hain dira handiak hotsak, ezinezkoa zaiola lokartzea: ezinezkoa.

 Arrate Egañaren Jone Taberna (ilustratzailea) Familia berria

Marita etxe berri batean bizi da, lehengo familia gerra batean galdu zuen eta. Egun batean ahate txiki bat agertu da, haren lagun guztiak hil baitira, ehizarien tiropean.

 8 urtetik aurrrera:

Xabier Mendiguren – Patxi Gallego (ilustratzailea)Pobrea naiz, eta zer?

Aita eta ama lanik gabe gelditu dira. Hodei txikia ez da egoeraz ohartzen, baina Irati bai, eta kezkatuta dago, etorkizunak zer ekarriko dien. Krisi egoerari buruzko ipuin bat, familien zailtasunak eta haurren beldurrak lantzen dituena.

Txekhov. –  Xabier Mendiguren (itzultzailea) – Alex Orbe (ilustratzailea) – Maite zaitut, Nadia

Elurretan jolasean dabiltza neska-mutilak, lera batean mendian behera, baina aldi berean maitasunaren jokoan sartu-ez sartu zalantzan. Ipuingile errusiar klasikoaren istorio xarmagarri bat, haurrentzat moldatua, Alex Orbe marrazkilari getxotarraren ilustrazioekin batera.

Peru eta Txomin Magdalena – Iosu Mitxelena (ilustratzailea) – Perutxo eta Txomintxoren abenturak 

Magdalena anaiek bi anaia biki asmatu dituzte, haien antzera Perutxo eta Txomintxo izena dutenak, eta biki horien hainbat abentura kontatzen dizkigute: lehena, nola ezagutu zuten elkar amaren sabel barruan eta nola jaio ziren; eta hortik aurrera, beste hainbat jolas eta bihurrikeria: eskolako jantokian gustukoak ez dituzten janariekin zer egin, aitak kotxea aldatu nahi izan zuenean zer asmatu zuten, itsasoan arrantzan, amamaren baserrian…

10 urtetik aurrera

Pello Añorga – Jokin Mitxelena (ilustratzailea) – Memoriaren zuhaitza

Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragina, eta ondorengo belaunaldiei transmititu nahi die maitasun hori.

Joan Mari Irigoien – Antton Olariaga (ilustratzailea)Urruneko motorrak mila zaldi. Hitzaren gurpila 1

Haurrentzako poema liburu bikoitza ondu du oraingoan Irigoienek: umore jostalariz, batetik, baina haurrari pentsarazteko sen kritikoz, bestetik. Hitzarekiko jolasa, erritmoa, irudiak… Poesiaren alderdi ikusgarrienak eta entzutekoenak darabiltza egileak, eta horien bitartez hainbat gai jorratu: kirola, animaliak, eskola, munduko injustiziak… Guztia, Antton Olariagaren marrazkiz jantzia.

 12 urtetik aurrera:

Joan Mari Irigoien – Antton Olariaga (ilustratzailea)Sasiak mendia jan. Hitzaren gurpila 2

Haurrentzako poema liburu bat ondu du oraingoan Irigoienek: umore jostalariz, batetik, baina haurrari pentsarazteko sen kritikoz, bestetik. Hitzarekiko jolasa, erritmoa, irudiak… Poesiaren alderdi ikusgarrienak eta entzutekoenak darabiltza egileak, eta horien bitartez hainbat gai jorratu: kirola, animaliak, eskola, munduko injustiziak…

Gaizka Arostegi – Eider Eibar (ilustratzailea)Urrezko orrazia

Ainhoa basoan galdutako bere arbasoen baserri zaharrera joango da bere gurasoekin egun batzuk igarotzera. Halako batean, auzoko amona zahar batek joko du etxeko atera. Hasieratik aztoratuko du Ainhoa emakume misteriotsuak. Halaber, oharkabean basoko izaki mitologikoekin egingo du topo. Beraiek lagunduko diote Ines bere birramonaren misterioa behin betiko argitzen.

Mitologia, misterioa eta abentura osagai dituen irudimenez betetako ipuin honek III. Mikel Zarate Saria jaso du.

Mariasun Landa – Maite Gurrutxaga (ilustratzailea) – Maitagarria eta desioa

Maitagarri bati laguntzen dion neskato baten istorioa da hau. Maitagarriak, esker onez, dohain bat emango dio: bere edozein desio beteko duela. Hitza ematen dio: maitagarri hitza. Horrez gain, neskato horrek bere opariaz gozatzeko behar izango duen denbora luzeaz arituko da ipuina, nola emakumetu eta zahartu den aukera liluragarri horrekin.

Bizitzan ilusioaren indarra duen garrantziaz hitz egiten du ipuin kontakizun zoragarri honek.

13 urtetik aurrera:

Jasone Osoro Ezekiel noraezean

ezekiel_nora_ezeanizu-izuaEzekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak…

Marie-Aude Murail – Aiora Jaka (itzultzailea) Maite-Maite ile-apaindegia

Louisek astebetez praktikak egin behar ditu, bere adineko ikasle guztiek bezala. Ezta ideiarik ere non. Ez zaio eskola gustatzen eta ez du bere burua ezertan trebea ikusten. Maite-Maite ile-apaindegian hasiko da praktikak egiten.

Jokin de Pedro Izu-izua

Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak.


Haur eta helduentzako:

Joxantonio Ormazabal – Iraia Okina (ilustratzailea) – Ilargia esnatu da

Galdera batzuk erantzuten errazak dira. Adibidez: ze ordu da, ama? Beste batzuk zailak izaten dira erantzuten. Adibidez: zergatik egiten dituzte munduak gerrak? Eta badira galdera hunkigarriak ere. Galdera horiek bihotzeraino iristen dira. Adibidez: ama, nolakoa zen nire amona? Amak semeari bere amaren istorioa kontatzen dio sentimenduz eta poesiaz betetako ipuin honetan.

Iraia Okinak ilustratutako marrazkiak indartsuak eta zirraragarriak dira, hunkitzerainokoak.

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina