VIII. Tene Mujika bekaren deialdia

Historia hurbilaz idazteko aukera

 

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, VIII. Tene Mujika beka sortu dute.  Parte-hartzaileek 2012ko abenduaren 10era arte izango dute lanak aurkezteko aukera orduan bukatzen baita epea. Aurtengoan, irabazleak 6.000 euroko diru-laguntza izango du. 

Oinarriak irakurtzeko

 

Tene Mujika bekaren historian ondorengoak izan dira irabazleen lanak:

 

Mendiminez postKronikak   Loiolako hegiak   Zeluloidezko begiradak    

 

II. urtean hutsik geratu zen saria epaimahaiaren erabakiz. Azken bi urteetako irabazleen lanek oraindik ez dute argirik ikusi: iazko irabazle Ainara Gorostizuren “Aldamenekoa” liburua aurtengo udazkenean kaleratuko da. Xabier Gartzarainena, aldiz, datorren urtean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina