Joxemari Sors elkar Fundazioko presidentea Azpimarra saioan

Pasa den astean elkar Fundazioko presidentea den Joxemari Sors Azpimarra saioan izan zen Maddalen Iriarterekin.  Elkarrizketan, Joxemari Sors-ek  orain 40 urte Bilintx  lehen liburu-denda sortu zen unetik gaur egungo elkar liburu-dendatarako garapenari buruz aritu zen. Bilintx sortu zen garaian, kulturaren eta batez ere euskal kulturaren egoera ez zen egungo berdina. Izan ere, orain 40 urte hainbat liburu debekatuta ere egoten ziren eta garai horretan sortu ziren Elkar argitaletxea, liburu-denda eta banaketa taldea. Zorionez egoera hori hobera aldatu da eta Joxemari Sors-ek garapen hori nola bizi duen kontatu zuen. Baina debekua ez da izan bideko oztopo bakarra, krisiak ere izan du eragina eta krisiaz gain kontsumoaren aldaketei ere aurre egin behar izan da. Oztopo horiei aurre egiteko borondatez, orain hainbat sari eta beka berreskuratu dira. Batetik, Joseba Jaka beka eta bestetik, elkar sariak.  

Joxemari Sors azpimarra

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina