Comunidades sin estado en la montaña vasca – Ritxi Aizpuru
Zer nolako askatasuna eskaintzen digu historikoki euskaldunoi Nafarroako Erresumak? Euskaldunek, behin bederen, erreinua (gaur Estatua izan daitekena) izan dugula eta historia izan dugula esateko? Azken hamarkadetan euskal Estatua eraikitzea eta berau sujetu politikotzat hartzea aho askotan egon da. Baina egin ditzagun galdera sakonagoak. Ezinezkoa al da estaturik gabeko gizarte “osoaz” pentsatzea? Estatua al da gizarte guztien helmuga naturala? Independentziak berarekin dakarkigu euskal Estatua?
Independentzia menderaketa eredu ororen apurketarekin etor dakiguke. Historiagrafia menderatzaileak (zapaltzaileak) berari aurka egingo ez dion historia idatzi du beti. “Comunidades sin Estado en la montaña vasca” liburuak oroimenean galduta eta idatzi gabe egon den pentsamendu eta jarrera bat erakutsiko digu: ordezkaritzarik badago (etxea, auzoa -auzolana-, herria, komunitatea, bailara, herrialdea -batzarreak-…) bera gizabanakoaren ahalik eta gertuen egotea komeni da, bestela galdu egiten baita askatasunaren indarra. Euskal Herriak behar duen liburu politikoa da. Irakurtzeko erraza. Eztabaida biziak sortuko duena. Politika jasangarri guztien gainetik, ekintza.