Benito Lertxundi Argizaiola saria 2012

Benito Lertxundi kantuegile eta kantariari Argizaiola saria emango diote Durangoko Azokan abenduaren 6an.

47. edizio honetan, Gerediaga Elkarteak musikari oriotarra omenduko du euskara eta euskal kulturaren alde emandako guztiarengatik. Saria, abenduaren 6an 20:30ean emango zaio San Agustin Kultur Gunean ospatuko den ekitaldian.

Benito Lertxundik kasik 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak, single euskarrian, 1967.ean eta 1968.ean kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko bere lehen disko luzea. Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 16 erreferentzik (denetara 21 disko) ikusi dute argia. Diskografia oparo horren azkena, udaberrian kaleratu zuen Oroimenaren oraina dugu (Elkar).

Zorionak Benito!

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina