DURANGO, Kulturaren Azoka nazionala

54 urtez, urtero, euskal kulturak plaza handi bat zabaldu izan du Durangon. Batez ere euskal kulturari ikusgarritasuna ematea zuen helburu, debekatu eta ezkutuan zegoen euskal kultura denen esku jartzea. Liburuak eta diskoak gizarteratu eta saltzeko azoka gisa abiatu zen, eta urteak aurrera, eremua zabalduz joan da, liburuak, musika, antzerkia, zinema… euskal kulturaren topagune da Durangoko Azoka. Eta 54 edizioren ondoren, hara non aurten Durangon ez diren standak jarriko eta Azoka online egingo den.

Ez da standik jarriko, baina Azoka bai egingo da, Internet bidezko Azoka antolatuko baitu Gerediagak, euskal kulturak bere erakusleihoa gal ez de zan. COVID-19ak gauza asko aldatu ditu 2020 honetan, eta Durangoko Azoka ere aldatu digu, bost egunez (abenduaren 4tik 8ra) euskal kulturan murgiltzeko modu berria topatu behar kodugu aurten, standez stand eta ekitaldiz ekitaldi ezingo baikara ibili Durangon.

Inorentzat gozoa ez den egoera hau baliatu nahi du elkar Fundazioak Durangoko Azokaren balioak gogoratzeko, haren garrantzia azpimarratzeko.

Kulturgileentzat plaza izugarria da Durango, bide ematen baitu euskal kultur ekoizpena gizarte ratzeko eta jendearen eskura edo bistara jartzeko. Euskal kulturak ikusgarritasun arazo handiak ditu eta Durangoko Azokak sekulako aukera ematen du horretarako: alde batetik bertara milaka lagun hurbiltzen direlako eta haiek sortzaile, argitaletxe, diskoetxe, antzerki talde, zine ekoizle eta abarrekin harremanetan jartzeko aukera ematen duelako; bestetik, berriz, urtean zehar ez bezala, euskal kulturak nagusitasuna hartzen duelako hedabideetan. Bertaratzen den jendearentzat ere izugarrizko aukerada, bertan euskal kultura eskura izateko eta gozatzeko aukera zabala topatuko baitu, urtean zehar hain erreza ez dena. Kulturgileen artean harremanak hasi eta lantzeko ere parada garrantzitsua da.

Durangon euskal kulturaren balioa agertzen da, horretarako behar handia dago, mundu globalizatu honetan eta bi estatu indartsurenpean kokatzen den Euskal Herrian ez baita beti erraza. Oraindik ere, gure herrian bertan, askorentzat erabat ezezaguna da euskal kultura, kultura handiagoek ikusten ez baitute uzten, eta askotan ez gara gai egiten dugunaren tamai naz eta kalitateaz jabetzeko. Horregatik dira beharrezko Durangoko Azoka bezalako ekimenak.

Euskal kulturari ikusgarritasuna ematen dio, sortzaileak eta kulturzaleak harremanetan jartzen ditu, kulturgileen arteko harremana sustatzen du, eta euskal kultuari merkatua ematen dio, bai, azoka den neurrian salerosketa gune ere bai baita, eta kulturak ere behar du merkatua, biziko bada. Beraz, Azokaren balio kulturala eta balio ekonomikoa, biak dira garrantzitsuak eta etorkizunean ere biak izatea behar dugu. Errentagarritasun kulturala eta ekonomikoa uztartu behar dira, bata bestea gabe zaila baita bizirautea.

Esan dugun bezala, aurten ez dugu elkarrekin eta aurrez aurre aritzeko aukera izan go. Aurten Internet izango dugu topaleku. Ezohiko edizioa izan go da hau, baina taupadaka jarraitzen du Azokak, ez da gelditu. Denok nahiko genuke aurtengoa izan dadin parentesi bat eta ahalik eta azkarren lehengo antzeko formatuetara itzultzea. Horixe da elkar Fundazioak ere nahiko lukeena, baina hori ezin den bitartean, ongi etor bitez alternatibak.

Guztiontzat bezala, euskal kulturarentzat hain larria gertatu den 2020 honetan, ederra litzateke euskal herritarrok urteroko ilusioarekin helduko bagenio Durangoko Azokari, on line azokara joaz. Baina ez bakarrik erosketak onli ne eginez. Durangotik esan zaigun bezala, aurten Durango ez da herri bakar batean egingo, Euskal Herria osoan egingo da, eta euskal kulturara herriz herri antolatzen diren ekitaldien bidez jo dezakegu eta euskal liburuak eta diskoak herriko liburu-denden bidez eskura ditzakegu.

Garai zailei aurre egiten

Aspalditik esaten diogu elkar Fundazioak azoka nazionala Durangori, Euskal Kulturaren Azoka Nazionala dela diogu, hitzari lotutako kulturak bertan leku zabala duelako eta Euskal Herria bere osoan biltzen duelako. Digitalean bada ere, izaerari eutsiko dio Durangoko Azokak, eta eutsiko diogu kulturzale guztiok, garai zailetan ere ahalegin berezia eginez.

Garai zailak bizi ditugu, guztiok, baina euskal kultur sektoreak jakin behar du honi ere aurre egiten. Indarrak bildu eta elkarlanean jardutea dagokigu inoiz baino gehiago, eta horretarako ez da txarra Azoka berrasmatzeak ematen digun aukera. Jarrai dezagun lanean!

Azoka garrantzitsua da euskal kultur eragileentzat (sortzaile, argitaletxe, diskoetxe, elkarte…), aukera ematen duelako urteko lana plazaratzeko, eta bertako salmentek arnasa ematen duelako. Aurten jipoi handia hartu du euskal kulturak eta denon beharra du. Liburu eta musikan ari direnei begira, lagundu dezagun Durangoko Azokaren online dendan edo herrietako dendetan euskal liburu eta diskoak erosiz.

Zorionak eta eskerrik asko, Gerediaga, egoera berrira egokitzeko egindako ahaleginagatik eta aurten ere ez diozuelako kale egin  euskal kulturari.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina