Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Ohikoa den bezala, aurtengo udazkenean, Elkar diskoetxeak hainbat disko berri plazaratuko ditu. Hemen duzu hurrengo asteetan argia ikusiko duten lanen zerrenda:

PANTXOA CARRERE – Anaitasunean

PANTXOA azalaPeio eta Pantxoa bikote klasikoa desagertu zenetik, Pantxoa hainbat herritan  (Iparraldean batik bat) kantari ibili da, bere dohaiak publikoaren aurrean erakutsiz.
Kaleratze data: urriak 21

Zuzenekoa: Azaroak 20, Donostia, Antzoki Zaharra

 

 

OSKARBI – Mendira naiz

Oskarbi - Mendira naizOskarbi talde historikoak aurten 50 urte betetzen ditu.  Urtemuga ospatzeko, kantu berriz osatutako lana aurkeztuko du udazkenean.
Kaleratze data: Urriak 28

Zuzenekoa:
Abenduak 18, Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

GARI & MALDANBERA – Estutu

Gari eta Maldanbera Gariren proposamen hau erabat berrizalea da, poetikoa eta artistikoa, proposamen plastikoa ere izateraino. Pop kutsuko estiloan leuntasun  handiz jositako lana.
Ekoizpena eta grabaketa, We Are Standard taldeko Jon Agirrezabalagaren esku egon da.
Kaleratze data: azaroak 11

Zuzenekoa:
Abenduak 26, Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

 

RUPER ORDORIKA – Guria ostatuan

Ruper Ordorika Guria ostatuanRuper Ordorikaren disko berriak haize berriak dakartza. Beti kantu ederren bila aritzeaz gain, grabaketaren zuzentasuna eta diskoaren entzuketa sendoa bilatzea izan ohi da Oñatiko koblariaren jomuga, diskotik diskora maila berri bat lortu duelarik. Disko berri honetan, berak idatzi eta ondu poemak musikatzen ditu, abestiei nortasun hilezkorra ematen dieten atmosfera klasiko bezain kontenporaneoak lortuta.
Kaleratze data: azaroak 17

Zuzenekoak:
Azaroak 18, Ermua
Abenduak 17, Bilbo. Kafe Antzokia
Urtarrilak 6, Donostia. Victoria Eugenia Antzokia

OSKORRIHauxe da despedidia. LIBURUA + 2 CD + DVD

Oskorri "Hauxe da despedidia"2015eko azaroaren 22an Oskorrik bere azken kontzertua eman zuen Bilboko Arriaga antzokian. Urtebete beranduago  kontzertuaren grabaketa plazaratuko da, kontzertuaren audioa zein bideoa aspaldiko grabaketa ineditoz eta bitxikeriaz osatutako beste CD batekin.
Kaleratze data: azaroak 22

 

 

XABI SOLANOEreñotzu (CD digipack) eta Trikitixa liburua II (Liburu-CD)

Xabier Solano "Trikitixa liburua II"Xabier Solano "Ereñotzu"Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta ELKAR zigiluak.

Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko TRIKITIXA LIBURUA I partitura liburu eta disko arrakastatsu haien ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, TRIKITIXA LIBURUA II (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.

Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin