Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ Igartza Saria.

Click to view map
Noiz:
martxoa 1, 2018 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2018-03-01T19:00:00+01:00
2018-03-01T20:00:00+01:00
Non:
Beasaingo Igartza Jauregia
Oriamendi Kalea
41, 20200 Beasain, Gipuzkoa
Espainia

Igartza Saria jaso duen Ekaitz Goenetxeak ‘Zaldi mamarroa’ liburua aurkeztuko du. Bertan izango dira Xabier Mendiguren elkar argitaletxeko editorea eta Beasaingo Udaleko eta CAF-eko ordezkariak. 

 

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina