Fermin Muguruzak Adarra Saria jasoko du

Argazkia: Jon Rodriguez (www.donostiakultura.eus)

Gaur, Musikaren Nazioarteko Egunean, Fermin Muguruza musikariak Adarra Saria jasoko du Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik musikariak beste inork ez bezala erakutsi baitu beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko eta gure kulturara, euskararen baitara, ekartzeko gaitasuna.

Ohikoa den bezala, saria jaso ostean, Muguruzak kontzertu berezia eskainiko du Victoria Eugenian: lehen aldiz, bere errepertorioko kanta ezagunenak abestuko ditu Micaela Chalmeta Big Band – Taller de Músics de Barcelonak lagunduta.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, omen egiteko. Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta jeinuari eman zitzaion. Bigarrenean, Ruper Ordorikari. Eta, iaz, Benito Lertxundik eskuratu zuen.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina