Iruñeako komiki azoka eta elkar Comedias eskutik, Indatxikiko erakusleihoa ilustratzeko

Iruñeako Indatxiki kalean dagoen elkar liburu-dendako erakusleihoak ilustrazio berria dauka. Izan ere, Iruñeako komiki azokak abian jarritako egitasmoarekin bat eginik, Raquel Samitier ilustratzaileak dragoia marraztu du, liburu-dendako eraskusleiho osoa hartuz.

Iruñeako komiki azokaren egitasmoa da, hainbat ilustratzaile zein komikigilek Iruñeako erakusleiho ezberdinak marraztea: kafetegiak, okindegiak, liburu-dendak, arropa-dendak… elkar liburu-dendak bat egin du egitasmo honekin, komikiarekiko duen atxikimendua erakusteko asmoz, eta kasu honetan, Raquel Samitier izan da erakusleihoa ilustratzeaz arduratu dena: “Mitologia ezberdinetako dragoiak aztertzen aritu naiz eta ekialdeko bat marrazteko gogoa piztu zait. Dragoia liburu batetik ateratzen ilustratu dut eta liburu horietan daude nik egindako beste ilustrazio batzuk”.

Asmoa da ilustrazioak urte bete egitea erakusleihoan eta datorren urtera begira, aurtengo egitasmoa errepikatu eta erakusleihoari beste irudi bat ematea.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina