Arantxi Padilla kazetariaren liburu gomendioa: Karmele Jaioren “Amaren eskuak”

amaren_eskuakArantxi PadillaAsko irakurtzen duten lagun batzuek gomendatu zidaten liburu hau irakurtzeko, asko gustatuko zitzaidalakoan…Eta arrazoia zuten, Bach eta Mozarten musika aurikularretan jarrita, aurreneko minututik erabat harrapatuta sentitu nintzen kontakizunean, eta askori gertatu zaion moduan, erabat identifikatuta bertan planteatzen diren gaiekin.  Amarekiko maitasuna azpimarratuko nuke gehien, gauzak ondo egin nahi eta ezina, lana eta familia batera eramateko presioa eta pisua,  errudun sentitzea, madarikazioa, inkomunikazioa, iraganeko eta  oraingo beldurrak, tristura… horiek denak oso ondo islatu eta deskribatzen ditu Karmele Jaio idazleak, eta sentimenduei eta burujateak hain ondo kontatzeko habilezia nabarmenduko nuke. Gertaerak baino gehiago Nerea pertsonaiaren barruko istorioa baita. Liburuko esaldi askorekin geratu naiz, asko orri batean apuntatu ditudanak, esaterako:  “Garaiz esaten ez direnak gero ezin baitira esan, eta hilobian ez dago bizitzan eman gabe utzitako besarkadarik ematerik…”.

Pasarte askotan ikusi naiz buruarekin baietz egiten, (gure amonari horrelako zerbait gertatu baizitzaion), baita eztarrian korapillo batekin, eta malko potoloren bat edo beste eutsi ezinik… Motza, oso motza egin zait, eta liburua bukatu orduko, galdera askorekin geratu naiz bueltaka: zer gertatu da Lewisekin? Zer Karlosekin?  Zer ama eta anaiarekin? Eta kontakizun itxia dela dakidan arren, jarraipen bat oso gustura irakurriko nuke.

Sentimenduz beteriko liburuak gustatzen zaizkionari, asko disfrutatuko duen liburua dela deritzot, eta bestelako liburuak nahiago dituenari, gomendatuko nioke askoren errealitate gordina erakusten duen bidaia honetan sar dadila…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina