Kulerozahar, Krispeta hegalariak, Marizikina naiz, eta zer?

Krispeta hegalariak, Castillo Suarez Garcia
Maite ditut oporrak eskolarik ez dagoelako, eta amonaren etxean egoten naizelako. Nire amona motorzalea da. Nahiko arriskutsua da amona motorrarekin. Amonari, beste gauza batzuen artean, janaria prestatzea gustatzen zaio eta koaderno lodi batean idatzita ditu bere errezeta guztiak. Gaur, amona baratzean dagoela aprobetxatuta, krispeta hegalariak egitea erabaki dut.

Marizikina naiz, eta zer?, Uxue Alberdi Estibaritz
Aneri Marizikin esaten dio beti amak: arrautza-gorringoa erori zaiolako soinekoan, edo tomate-saltsa, edo beste edozer gauza; baita soinekorik zikintzen ez duenean ere, señorita bat ez baldin bada.

Kulerozahar, Xabier Mendiguren Elizegi
Naroak, Lutxik eta Peruk ezin dute aguantatu ingeleseko irakasle berria: sorgin galanta da andereño Kulerozahar, ikasleak arbelera atera eta barregarri uztea beste helbururik ez duena. Hiru lagunak, baina, ez dira geldirik egongo, eta modu bat bilatuko dute irakasle gaiztoari bere ordaina emateko. Irakasle asko izan ditut nik: zoragarriak, bikainak, primerakoak, txukunak, pasamodukoak, erdizkakoak, halamoduzkoak, erdipurdikoak, eskasak, kaxkarrak, txarrak, desastreak eta negargarriak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina