Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik
Gatibuk zuzenekoa grabatu berri du Durangon Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik. Kontzertuaren grabazioak ez du biraren amaiera ekarri, ez ekarriko, baina Bilbon, Donostian eta Gernikan emandako kontzertuetan grabatutakoekin batera, Gatibuk mugarria jarri nahi izan zuen bere ibilbidearen punturik gorenetarikoan.
“Disko honegaz eskaini genduan lehenengo kontzertua Durangon izan zan eta kontzertu haren amaieran senditutajiaj errepetiduezinak dirala esango neuke; horregaitik, han zeozer berezia egiteko gogoa geunkan ze, ganera, aretoa, berez, bikaina da sonoridade aldetik eta tamainuari jagokonean be, publikoagaz sortzen dan loturea oso berezia da”, azaltzen zuen taldeko buruak, Alex Sagarduik. Berarekin batera, Haimar Arejita – gitarra-, Mikel Caballero – bajua- eta Gaizka Salazar – bateria- ere pozik dabiltza Euskal Herrian zehar.
2002an sortutako taldeak beti egin du apostu mendebaldeko euskararen alde eta geure lurretan mendebaldeko euskara darabilen rock talde bakarra da. Gatibu oraingoan ere rokero dator, eta hurbileko gaiekin gainera. Gatibu taldea dagoeneko Euskal Herriko musika historian sartuta dago! Eta guztiz da entzungarria, eta ez ahaztu, kantagarria bezain dantzagarria.