Ipuinen ipuina – Mugaldekoak – Begiak lekuko

Carles BeldaMugaldekoak Begiak lekukoBazen behin bidaiari talde bat. Xaretatik abiatuak, adibidez. Bide bakarra hartu zuten, bizia. Tex-mex usaina segituz. Bidean  Txoria kablean ikusi zuten, Leonard Cohenek erranak. Loraila zen, leku egokia atxeman zuten pausatzeko eta José Afonsoren Maiatzeko kantutxo haundia abestu zuten…trankilki…lokartu ziren…eta galdera Spis/Zerrenda gogoratu zitzaioten ametsetan…atzerri eta Mundu Honetako Deusek ez zituztela zoriontsu egin kantuek baino ohartu ziren.

Horregatik, berriz zutitu ziren eta aintzinat! Tristezia onartu eta Hawaiko Ukelele bluesa kantatuz, ez ezker, ez eskuin, erditik eta mantso-mantso…Panenkaren gisan, ondoko lekukoaren bilat gan ziren.

Ibilibidearen marra borobiltzeko, laranjetan bezala, alferkeriaren irakasleen gisan, Okzitaniako Lanaren kantua ikasi zuten eta Jonhy Cashen Folsom Prison blues eta Bob Dylanen kantatutako duintasun eskaera eskuaratu zituzten. Denok konprenitzeko

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina