Itxaso Martinek eta Lluis Llachek jaso dute Zilarrezko Euskadi saria

Urtero, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak Zilarrezko Euskadi sariak banatzen ditu. Aurten irizpideak aldatu egin dituzte eta irabazleak ez dira, lehen bezala, Liburuaren Egunean gehien saldu zirenak izan. «Saritu nahi genituen bi liburu dira, kalitatezkoak, gomendatzen denbora daramagunak eta, hala ere, ez dira merezi duten bezala saldu» adierazi du Andoni Arantzegi elkarteko presidenteak.

Hauek izan dira irabazleak:

NI VERA – Itxaso Martin – Elkar argitaletxea

ni_veraBuruko gaitzei buruzko eleberria, gaixoen inguruen bizi direnengan sortzen duen ulertezintasuna. Itxaso Martinek gazte baten beldur jasanezina kontatzen digu, bere amonak izan zuen gaitz berdina jasateko beldurra, bere bizitza osoa eroetxe batean pasatzea kondenatu zuena, gizartetik at. Garaiko gizarte eta erlijio arauak eragindako egoera. Gaurkotasunez beteriko nobela, gordintasunez eta heldutasun harrigarriz idatzita.

 

 

 

MEMORIA DE UNOS OJOS PINTADOS – Lluis Llach – Editorial Seix Barral

memoria_de_ojosGerrate zibilari buruzko ikuspuntu berri bat, bartzelonetako nerabe baten begitatik kontatua. Guraso anarkistak eta langileak ditu, eta bere orientabide sexualak heldutasunerako bidea zailago egiten duena. Gaztaroa suntsitutako gerrate krudel bat, adiskidetasuna eta maitasuna garrantzi handia dutenak. Lluis Llach-en lehendabiziko nobela, lengoaiaren menderatzea nabarmentzen dena eta eta sentikortasun ikaragarriz idatzia. Transizioaren ahazteak salatzen den nobela.

Sarituez gain, beste bi liburu hauek izan ziren finalistak:

ZINTZOEN SALDOAN – Jon Alonso – Txalaparta argitaletxea

EL PAÍS IMAGINADO – Eduardo Berti – Impedimenta argitaletxea

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina