Katixa Agirre, Zubikarai Sariaren irabazlea

Katixa AgirreKatixa Agirreren nobela-proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Hamazazpi lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Agirreren proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria urriaren 27an, ostegun arratsaldean eman zaio, Ondarroan, Literatur Amuak jardunaldien barruan.

Amek ez dute izena duen Katixa Agirreren proiektuak amatasunaren eta arte-sorkuntzaren arteko harremanaz egin nahi du gogoeta, hari detektibesko baten bidez: emakume gazte batek bere haur txikia hiltzen du, ageriko arrazoirik gabe, eta kasu horrek jakin-mina eta are obsesioa sortzen dio protagonistari: idazlea da bera, eta ama ere bai; emakume hiltzailea noizbait ezagutu zuela ohartzen da, eta horretaz idaztea erabakitzen du.

Katixa Agirre Gasteizen jaio zen 1981ean. Ikus-entzunezkoetan doktorea da eta EHUko irakaslea. Haur literaturako zenbait liburuz gain, helduentzat Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009) ipuin-liburuak kaleratu ditu eta Atertu arte itxaron (2015) eleberria.

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak:

– Joxean Agirre, Zwei Frauen (Bi emakume)

-Itxaso Araque, Damutzen ez direnak

-Garbiñe Ubeda, Hobe isilik


-Garazi Kamio, Orube abandonatuak

-Jasone Osoro, 12etan bermuta

-Miren Gorrotxategi, 33 ezkil

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina