Klika euskarari, Klika etorkizunari, Klika konpromisoari!

Atzo, apirilak 9, euskararen herri eragileek eta erakundeek konpromisoak sinatu genituen euskararen alde jarduteko. 

2018ko azaroaren 7an aurkeztu zen 21. KORRIKA. AEK-k argi utzi zuen bezala, KORRIKAk “esanetatik konpromisoetara jauzi egitea aldarrikatu nahi du, euskararen hurrengo fasea klikatzea da, aktibazioarena, alegia; fase horretan, euskara unibertsala bihurtzea nahi dugu”, eta azpimarratuz azken urteotako euskararen aldeko ekimenen bilakaerak argi utzi duela herri-gogoa badagoela, herritar askok Klika egin dugula; gogoeta eta portaera-aldaketa eragin dituen klik bikoitza. 

“Herri-gogo hori aintzat hartuta, euskararen normalizazioan lan egiten dugun eragileok ez ezik, jendartearen atal guztiek ere Klika egiteko beharra islatu nahi dugu gaur hemen, Bastidan. Normalizazioa ez da etorriko soilik norbanakoon konpromisoetatik, baizik eta normalizazioaren ikuspegi hori gizartearen atal guztietan modu transbertsalean txertatuta. Hala, norbanakook eta euskararen normalizazioan ari garen eragile eta erakundeok ez ezik, gizartearen atal guztiak ordezkatzen dituzten gizarte-eragile eta erakundeek ere pausoak egitea beharrezkotzat jotzen dugu, euskararen normalizazioaren ikuspegia arlo guztietan egon dadin, esan bezala”. 

elkar Fundazioak ere konpromisoa hartu du euskararen alde lanean jarraitzeko: 
• Elkarrek euskara eta euskal kulturaren aldeko lanean jarraituko du.
• Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak indar berezia egiten du hizkuntza gutxituetan gararutako kultura garatzearen garrantziaz. elkar Fundazioaren xedea euskara eta euskal kulturaren sustapena denez, haren konpromisoa da euskal kultur eskaintza handitzea, eta euskarazko ekoizpenari ikusgarritasun handiagoa ematea liburu-denden eskutik, Protokoloa bera zabaldu eta aplika dadin saiatzeaz gain. 

 

Dokumentua osorik irakurtzeko klikatu hemen. 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin