Uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko da Hendaian Guitaralde festibala

Datorren uztailaren 7,8 eta 9an ospatuko da Hendaian Guitaralde festibala eta aurten 10 urte beteko ditu jaialdiak.

Guitaralde elkarteak antolatzen du egitasmoa, Hendaiako Herriko Etxearekin batera eta egitarau oparoa osatu dute urtemuga ospatzeko.

Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa Jean Marie Ecay gitarra jole ospetsuaren esku dago, berak beti nahi izan baitu sorleku duen Euskal Herriaren kultura garapena bultzatu eta horren parte izan.

Besteak beste, Mike Stern, Ruper Ordorika, Thomas Dutronc, Jean Marie Ecay & Michael Jones, Pauline eta Juliette…  bezalako musikariak egongo dira aurtengo IN festibaleko egitarauan. Gainera,  kontzertu nagusiez gain, Off egitaraua ere eskainiko da doan. Honekin, arte eskaintza areagatu asmoz.

Jaialdiari buruzko xehetasun gehiago Guitaralde festibalaren webgunean. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina