Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

RUPER ORDORIKA: Azukre koxkorrak (Elkar)

Ruper Ordorika-Azuke koxkor2011an argitaratutako Hodeien azpian diskotik bi urte igaro direnean, urrian plazaratuko du Ruper Ordorikak Azukre koxkorrak izeneko lan berria.

Oraingo honetan, jadanik eskenatik desagertu diren talde eta kantari aukeratu batzuri tributo bat eskeini nahian edo, bere estiloaren eremura ekarri ditu haien kantu adierazgarri zenbait. Diskoan, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Etxahun Iruriren kantuek lekua izango dute, beste hainbat talderen kantuen bertsioekin batera: Delirium Tremens, Koska, Hertzainak, Errobi, Itoiz, Kortatu… Belaunaldi baten soinu-banda paregabea!

IZAKI GARDENAK: Amaieratik hasi (Oihuka)

Izaki gardenak - Amaieratik hasiPasa den urteko 5 kantuz osatutako ep gustagarri haren ostean, aurten argitaratuko du Izaki Gardenak taldeak, bere lehendabiziko lan luzea.

Aurrekoan bezala, pop estiloa, country-blues munduarekin batera ederki uztartuta, kantu alaiak, itxaropentsuak, borobilak, josten ditu taldeak…

Aro berrian jaiotako taldea izanik, bere edadeko publikoaren antsiak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, modu eragingor batean, jende gaztearen korapiloak errezago askatzeko, etorkizunari gogoz begiratu diezaion.

MIKEL MARKEZ: Indar bat dabil hor (Elkar)

Mikel markezSoiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala.

Gonbidatu gutxi baina aukeratuak izango ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak, Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea…

Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskeiniz.

ODOLAREN MINTZOA: Odolaren mintzoa (Oihuka)

Odolaren mintzoaUsurbilgo Luken Arkarazo (Kaki Arkarazoren semea) gitarra-joleak lideratutako taldea dugu honakoa eta hauxe da argataratzen duten lehen lana, 5 kantutako disko txiki bat. Lagin xume bat, taldearen ahalmen ikaragarria erakusteko eta gizartean aurkeztu ahal izateko. Hardcorea dute oinarri estilistikoa, kantu zorrotzak, zuzenak, oldartsuak, non askatasunaren beharra, maitasuna, zinezko sentimenduak eta bizi-nahia diren gai nagusiak, euskal gazteak gaur egun sentitzen dituen loturak apurtzeko saiakera batean.

GARI: Live-analogic-recording. Elkar studio sessions

gari_lpGarik Ez da amaiera disko zoragarria aurkeztu du aurtengo udaberrian. Oraingoan, “Live-analogic-recording. Elkar estudio sessions”izenburuaren atzetik ezkutatzen den artisau baten lana aukezten digu. Ez da amaiera diskoaren errepertorioan oinarrituta, Garik desafio berri baten aurrean garaile atera da. Sesio bat estudioan, zuzenean… musikari guztiak batera… zortzi kantu modu analogikoan grabatuta, Jean Phocas eta Victor Sanchez tekinikarien begiradapean. Emaitza itzela!

180 gr.ko binilo edizio mugatu bat

Elkar – Oihuka vinyl collection

2010eko udazkenean argitaratuko ziren bilduma horretako lehen sei erreferentziak, belaunaldi oso baten banda sonoroa osatu zuten sei talde edo kantariren lehen lanak, ezinbestekoak: Barricada, La polla records, Kortatu, Cicatriz, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika. Bilduma honen hasiera arrakastatsua izan zen, titulu gehinak agortu ziren epe labur batean. Oraingo honetan, bi titulu berri gehitzen ditugu bilduma honi eta agortuta zeudeank birargitaratzen ditugu berriz.

LPakLa Polla Records: Revolución + extrak (Oihuka)

Kortatu: El estado de las cosas (Oihuka)

Barricada: Noche de r’n’r (Oihuka)

Kortatu (+ Extras: Manolo Rastamán – Mierda de ciudad) (Oihuka)

Cicatriz: Inadaptados (Extras: Escupe, Enemigo público nº1) (Oihuka)

La Polla Records: Salve (+ Extras: Y ahora qué EP. Y ahora qué – 10 perritos – El alcalde – Hey, hey, hey) (Oihuka)

Ruper Ordorika: Hautsi da anphora (Elkar)

Mikel Laboa: bat-hiru (2 LP) (Elkar)

PANTXIKA SOLORZANO / XANO: Elektroboom (Elkar)

elektroboomAspaldian hasi zen Lapurdiko Pantxika Solorzano haur eta umeentzako kantuak eta jolasak sortzen eta argitaratzen. Oraingo hau bere hirugarren lana da, proposamen ludikoa, jostaria, distiraz betea, eta publiko txikiak ederki ulertzen duen estilo elektronikoan oinarriturik, dantzari ekiteaz batera, gogoa aberastu dezaten

 

KIRMEN URIBE-MIKEL URDANGARIN-RAFA RUEDA-BINGEN MENDIZABAL-MIKEL VALVERDE: Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar)

Jainko txiki eta jostalari huraZaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin. Honako konzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artístico bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz.

Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literarioa eta musikala aurkezten du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.

 KEN ZAZPI & EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA (Elkar-Argiak)

Ken Zazpi eta EOSUkaezina da Gernikako talde honen ibilbidearen eragina. Gure bazter guztietako jendeak ezagutzen du, euren musikak sortzen dituen emozioen eta tentsioen arteko oreka erakargarriarengatik. Horrexek bultzaturik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arreta bereganatu du, udazken honetan elkarrekin taldearen kanturik esanguratsuenak moldaketa sinfonikoan bilduko dituen disko bat eta hainbat kontzertu eskeintzeko.

Fernando Velázquez konpositore eta zuzendaria da kantuen moldaketak burutu dituen musikaria.

Grabaketatik hasi eta kontzertuen antolakutza arte, sekulako maila dakarren lan honek, euskal pop musikaren historian marka berezi bat utziko du, kalitatez eta dotoreziaz jantzirik.

          

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina