Literaturak batu zituenekoa

LiteraturaBikote hitza esaterakoan sarri burura datorkiguna zera da: sentimendu erromantiko-sexualak lotzen dituen pertsona bi. Horrela izan liteke zenbait kasutan, baina ez beti. Literaturak bikote asko eman du: adiskidetasunak, maitasunak, gorrotoak edota lanak lotutakoak. Sarri literatur lan berean egon ez arren  pertsonaiek bikoteak sor litzakete. Amaigabea litzatekeen zerrendari mugak ezarri eta hauxe da gure proposamena.

Sir Conan Doyle-ren irudimenak sortu zuen Sherlock Holmes, eta jainkoaren pentsamendu bera izan zuen: izaki hain miragarri batek ezin du bakarrik egon. Horregatik eman zion laguntzailea: Dr Watson. Azken hau ez zen Holmes-en saihetsetik sortu, baina ia bat zirela esan genezake. Kontrakortasunean eraikitako bikotea da baina osogarriak dira oso. Dualismoak funtzionatzen du Holmesen gabeziak Watsonek betetzen dituelako eta alderantziz. Abenturazaleak dira, jakinmin asezinekoak, justiziaren bilaketa etengabean daude. Bikote esanguratsua da literaturan. Oso irakurria eta oso maitatua (ez gara osterantzeko euskarrietara pasatu diren bertsioetaz jardungo hemen). Badu, baina, beste istorio batean oinarria: Edgar Allan Poe-k sortutako C. Auguste Dupin-en ispilu baita Sherlock Holmes. Hiru ipuin sortu zituen Poek protagonista berberarekin: The murders in the Rue Morgue, The mystery of Margot Rogêt eta The purloined letter. Dupinek ere bazuen laguntzaile fidel eta leiala, hain zuzen ere istorioak kontatzen dituen izenbako narratzailea. Misteriotsua egiten da zenbaitetan narratzailea (edo beti), baina agerian ikusten da bien arteko lokarri sendoak izan, badirela. Bi bikote hauen jatorria norbaitek beste bikote batean aurki lezake: On Kixote eta Santxo Pantza bikotean, hain zuzen ere (On KixoteMiguel Cervantes). Antagonismoan oinarria duten bikoteak dira, egiaren bila dabiltzanak, lider-laguntzaile dualismoari erantzuten diotenak. Egia da sakontasunez begiratuz gero alde nabarmenak daudela bikoteen artean. Baina ezin ukatu buruzagi-laguntzaile  tipoa errepikakorra badela, eta osterantzeko antzekotasunak ere badituztela.

Sor dezagun, baina, beste bikote bat. Agian On Kixoterekin lotu genezakeen beste literatur pertsonaia da Madame Bovary. Gustave Flauvert-ek asmatutako Emma Bovary irakurketek zoratu zuten, eta biek eraikitzen dituzten ametsek nolabait suntsitu egiten dituzte. Beraz Emma Bovary-On Kixote izan liteke bikote bat. Eta begirada miope batetik, Charles Bovary, alegia, Monsieur Bovary har genezake Santxo Pantzatzat. Hortaz hemen beste bikote bat izango genuke Emma eta Charles Bovaryk osotutakoa (hau ez hain ustekabekoa).

Baina bai, Emma Bovaryrekin lotu beharko genukeen literatur pertsonaia Anna Karénina litzateke. Liev Tolstoik idatzitako Anna Karénina ere gizarteari errebelatzen zaio, egokitu zaion bizitza ez du maite, maitaleak aurkitzen dituzte (Emma Bovaryk Rodolphe eta Leon; Anna Karéninak, berriz, Vronsky kontea) , biek amaiera tragikoa dute. Bekatariak dira gizartearen aurrean. Esan genezake literaturak sortutako bikotea sor lezaketela Emma Bovaryk eta Anna Karéninak. Beste ikuspuntu batetik begiratuta beste bikote bat egokitu dakieke Bovary eta Kareninari: Lancelot eta Ginevere bikotea. Bai, horrela azalduta ez diozu lotura handirik aurkitzen. Baina bikoteak aldatuko bagenitu? Anna Karenina eta Leon (izan zuen bigarren maitalea), Anna Karénina eta Vronsky kontea, eta hirugarrena, Lancelot eta Guinevere. Zerk lotzen ditu hiru bikoteok? Bekatuak. Arthur erregearen emaztea zen Guinevere, Lancelot-ekin maitemintzen dena. Agian norbaitek Arthur eta Lancelot lotuko lituzte bikote gisa. Zilegi da, izan ere, bateragarriak dira, oso. Bikote hau aipatzerakoan beste bat etorri zait gogora: Batman (Bob Kane) eta Robin. Bai, esango didazu antzik ez dutela. Baina ez al dira hauek ere borrokalari bi?  Bi bikoteek badute zeregin “historikoa” esan dezagun, eta badago bikote bietan nagusiarenganako menpekotasun zantzurik. Batman nagusia eta bere laguntzaile Robin gaztea, eta Arthur erregea eta bere zaldun nagusia Lancelot.

Segi dezagun bikote kontuetan. William Shakespeare idazleak bikote asko sortu zituen. Ezagunena Romeo eta Julieta izan ziren. Montesco eta Capuleto familiako errak banatu zituen betiko eta erromantikotasunaren gailurtzat hartzen da bikote hau. Bikote honekin antzekotasun handiak daude; Tristan eta Isolde (Tristan e IsoldaEilhart Von Oberg) bikotean. Ustez zeltiar tradizioan oinarria dute bikote honen nondik norakoek.  Errege (ezberdinen) seme-alaba ziren bai Tristan eta baita Isolde ere. Romeo eta Julieta moduan, euren maitasuna tragediak beteriko istorioa da. Eta hirugarren bikote bat ere aipatu behar dugu hari honetatik tiraka: Fernando de Rojasek idatzitako La Cestinak sortu zuena. Calixto eta Melibeak ere amaiera tragikoko istorioa dute. Ez dakit bikote literariotzat har litekeen Maria Solt eta Kastero. Bi amoros zahar bero ziren baina Maria Solt ahurdun geratu zen eta Kasterok etxetik bota zuen beste norbaitekin sexu harremanak izan zituelakoan. Etxahunek kontatu zuen, gutako askok  Benito Lertxundiren kantuari esker ezagutu genuen (Eta maita herria, 2004 Elkar) bi maitaleen istorioa. Bikote klasikoa, gurean.

Bram Stoker irlandarrak ere sortu zuen bikote eternotzat har genezakeena: Dracula eta Mina Harker. Ezer bada bikote erromantikoa da

Baina Shakespeare-k egindako lanera itzul gaitezen. Sortu zituen edo literaturara ekarri zituen bikoteak: Hamlet eta Ophelia; Otelo eta Desdemona; Cleopatra eta Marco Antonio (Bai, benetan bizi izan ziren pertsonaiak ei dira, baina Shakespeare-k idatzitako “Anthony and Cleopatra” lanean ondo isladatuta geratu ziren, literaturan betiko), Macbeth eta Lady Macbeth.

Bram Stoker irlandarrak ere sortu zuen bikote eternotzat har genezakeena: Dracula eta Mina Harker. Ezer bada bikote erromantikoa da. Erromantikotasunean murgilduta, esan genezake Brönte ahizpek eta Jane Austen-ek idatzitako eleberrietan agertzen diren bikote protagonistek oso antzeko bidea izan ohi dutela. Jane Austen-en Pride and Prejudice lanean agertzen dira Elizabeth Bennet eta Mr Darcy, Sense and sensibility-n agertutako Elinor Dashwood eta Christopher Brandon, eta Emily Brönteren Wuthering heights-eko Catherine Earnshaw eta Heathcliff-en arteko bikoteak oso antzekoak dira. Amaiera zoriontsurako bide malkartsua egin behar duten bikoteak dira. Amaiera zoriontsua izan zuten beste bi bikote aipatu behar ditugu: Tarzan eta Jane. Edgar Rice Burroughs-ek sortu zituen 1912an kaleratutako lan batean. Harrezkero aldaera asko izan ditu, baina bikotea beti elkarrekin azaldu da. Robin Hood eta Lady Mariann ere jite berdineko bikotea izan liteke. Inglaterrako oso aspaldiko ahozko tradizio bidez kontatu izan den istorioa da, gerora liburuetan agertu izan dena. Izan ei zen Robin de Locksley izeneko gizon bat Robin Hood-en oinarrian dagoen pertsonaia izan daitekeena.

Dualismoak funtzionatzen du Holmesen gabeziak Watsonek betetzen dituelako eta alderantziz

Gure artean ere bada bikote aski ezaguna: Maritxu eta Bartolo. Kantuaren bidez ailegatu zaigu istorioa. Maritxu iturrira doa ardo zuriaren bila eta Bartolok berarekin iturriratzeko eta ardo zuria hartzeko proposamena egin zion. Ez didazu ukatuko Maritxu eta Bartolo kontutan izateko bikotea denik? Jon Mirandek idatzitako Haur besoetakoa  liburuak ere bazuen bikote berezia: Narratzailea eta Theresak osotutakoa. Eta Haur besoetakoa aipatuta ezin bazterrean utzi Vladimir Nabokov-ek idatzitako Lolita. Bertan agertzen da bikote ezaguna: Lolita, nerabe ederra eta Humbert irakaslearen artean. Gehiago ere otutzen zaizkit: Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel-en azaldutako Ixabel eta Juan Martin; Ramon Saizarbitoriaren Martutene-n agertutako Martin eta Julia; edota, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori lanean agertutako Nora eta Martin. Pertsonaiak non, bikoteak han.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina