Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak
Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.
KORTATU
 Kolpez  kolpe  (LP)
 Azken  guda  dantza  (2  LP)
  Kaleratze  data:  irailak  4
 
Talde  mitiko  honen  30  urte  bete  dituen  honetan,  haren  album  guztiak  binilozko  formatuan  kaleratu  ditugu.  Aurrez  argitaratutako  Kortatu:  Kortatu  eta  Kortatu:  El  estado  de  las  cosas  lanei  azkeneko  bi  lanak  gehitu  dizkiegu  ilusio  handiz:  Kortatu:  Kolpez   kolpe,  euskara  hutsean  dagoen  lehenengo  albuma,  eta  Kortatu:  Azken  guda  dantza,  taldearen  agur  gisa  grabaturiko  zuzeneko  diskoa.  Bi  klasiko.
 LA  POLLA
 No  somos  nada (LP)
  Kaleratze  data:  irailak  4
Haien  lehenengo  bi  lanak,  Salve  eta  Revolución,  berrargitaratzeaz  gain,  La  Polla  taldeak  estudioan  grabatutako  hirugarren  albuma,  No  somos  nada,  kaleratu  dugu  aurten,  1980ko  hamarkadako  punk  musikaren  lan  esanguratsua.
MIKEL  LABOA 
 Lau-bost (2  LP)
 Kaleratze  data:  irailak  4
 
Esperimentazioa  Komunikazio-Inkomunikazio  (Lekeitio  5),  herri  kanta  Oi  Pello  Pello,  eta  abesti  bihurtutako  poemak  Martxa  baten  lehen  notak  dira  lan  zirraragarri  honen  esentzia  ulertzeko  oinarrizko  hiru  gakoak.  Mikel  Laboa  bere  izate  hutsean.
KURAIA
  Kuraia  (LP)
  Kaleratze  data:  irailak  4
 Disko hau Joseba Ponceren (dut) buru geldiezinean sortu zen, eta Fernando Sapok (El corazón del Sapo) jarri zion ahotsa, Mikel Kazalisekin (Anestesia, Negu Gorriak, 2kate) eta Galder Izagirrerekin (dut)grabatzen hasi aurretik. Rock gogorra, garaje-rocka, hardcore-estiloko punk-rocka. Eskola sortu zuen disko eta soinua.
Kuraia
Kuraia
Kaleratze  data:  irailak  4
Disko  hau  Joseba  Ponceren  (dut)  buru  geldiezinean  sortu  zen,  eta  Fernando  Sapok  (El  corazón  del  Sapo)  jarri  zion  ahotsa,  Mikel  Kazalisekin  (Anestesia,  Negu  Gorriak,  2kate)  eta  Galder  Izagirrerekin  (dut)grabatzen  hasi  aurretik.  Rock  gogorra,  garaje-rocka,  hardcore-estiloko  punk-rocka.  Eskola  sortu  zuen  disko  eta  soinua.
M-ak
 Barkatu  ama  (LP)
  Kaleratze  data:  irailak  4
Hasieran  inork  ulertzen  ez  zituen  arren,  denboraren  poderioz,  kultuzko  taldea  bihurtu  da.  Aparteko  rock-funk  estiloko  diskoa  dugu  hau.  Kaki  Arkarazoren  produkzio-lanei  esker,  freskoa  eta  egungoa  da  oraindik  ere  bere  soinua.
BIDE  ERTZEAN  –  METROKOADROKA
 Nola  Belztu  Behar  Zuria  (DVD)
  Aurkezpena:  irailak  15
Joxan  Artzeren  poesiaren  mundu  zabala  ahots  eta  doinuz  jantzi  nahi  duen  emanaldia  jaso  dugu  DVD  honetan.   Joxan  Artzeren  Heriotzaren  ataria  dugu  bizitza  eta  Bizitzaren  atea  dukegu  heriotza  (Elkar  argitaletxea)  poesia-liburuetako  poemak  oinarri  hartuta  sortu  zuten  iaz  Nola  belztu  behar  zuria  emanaldia  Bide  Ertzean  musika  taldeak  eta  Metrokoadroka  kolektiboko  Oier  Guillan  eta  Asier  Sarasola  deklamatzaileek.
BATZUK  /  VARIOS  –  (BILDUMA  /  RECOPILATORIO)
  Elkar  estudioa  Sesioak  Vol.  II  (CD)
  Aurkezpena:  urriak  1
Maiatzean  Hamaika  Telebistaren  partaidetzarekin,  Elkar  estudioan  egin  ziren  zuzeneko  kontzertuetatik  (bederatzi  talde  berri  denetara),  talde  bakoitzaren  kantu  bana  biltzen  ditu  bilduma  honek,  Elkar  Estudioko  Sesio  horietan  parte  hartu  zuten  taldeen  kalitatearen  adierazgarri.  Disko  berriaren  aurkezpena,  grabaketa  haien  promozio  eta  zabalkunde  lanari  gehitzen  zaio,  oraindik  ezezagun  diren  taldeoi  ikusgarritasun  berezia  eskainiz.
Beñat Igerabide, 22m2, Begiz Begi, Eskean Kristo, Libe, Perlak, Lou Topet, Joseba B. Lenoir Gang eta Sueder.
ZURA
  Egunkari  ezkutua  (CD)
Aurkezpena:  urriak  2
ZURA  taldearen  ibilbidean  zehar,  poeta  eta  idazle  desberdinak  izan  ditugu  gogoan  hitzak  egiterako  orduan  (Lauaxeta  eta  Lorca,  adibidez).  Disko  berri  honen  prestaketaren  garaian,  bereziki  jo  zuten  Leturiaren  egunkari  ezkutua   eleberrira,  liburuak  daukan  indarra  dela-eta,  bai  hizkuntza  aldetik  bai  kontzeptu  poetikoen  aldetik.  Txillardegiren  lehen  liburuaz  ari  gara,  1957.ean  narratibaren  garai  oso  bat  zabaldu   zuen  liburuaz,  hain  zuzen  ere.  Liburuari  eta  bere  testuei  aurre  egiterako  orduan,  collagea,  erremixa,  kiribilketa  eta  berrasmakuntza  izan  dituzte  tresna.  Alegia,  Txillardegiren  liburua  birpentsatu  egin  dute,  bereganatu,  eguneratu,  bete-betean  rockaren  estetikan  kokatu  dutelarik.   
IMUNTZO  ETA  BELOKI
  Egurre  (CD)
  Aurkezpena:  urriak  8
1989.  urtetik  aurrera  erromeriak  alaitzen  dabil  Imuntzo  eta  Beloki  taldea.  Ibilbide  luze  honetan,  milaka  emanaldi  eskaini  ditu  trikitixa  taldeak   formatu  ezberdinetan  eta  aho  batez  jaso  du  genero  hau  maite  duen  publikoaren  errekonozimendua.  Egurre  izeneko  hau  taldearen  zortzigarren  diskoa  da,  eta  aurretik  egindako  urratsei  begiratzen  die,  taldearen  historian  ezagunen  eta  ospetsuen  egin  diren  kantu  batzuk  grabatuz  eta,  era  berean,  sortu  berriak  diren  beste  batzuekin  batera  lan  berri  honetan  aurkeztuz.   
JEAN  MIXEL  BEDAXAGAR
  Belatxa  (CD)
  Aurkezpena:  urriak  15
Belatxa  izenburuaz  argitaratuko  da  Urdinarbeko  kantariaren  disko  berria,  ohi  duenez,  zuberotar  tradizioaren  arrastoetan  beti,  kantutegiaren  bitartez,  sustraiarekin  lotzen  gaituzten  katebegi  horiek  argitzeko  eta  transmititzeko  ahalegin  bikaina  eginez.  Mixel   Etxekopar  zuberotar  sortzailearen  laguntzaz,  kanten  bitartez  kontakizun  ederra  lortzen  du  Jean  Mixelek,  naturaren  usainak  eta  kanturako  dohainak  bor-borka  eta  eskuzabal  eskaintzen  dituelarik.   
IGELAREN  BANDA
  Debalde  festa  (CD)
  Aurkezpena:  urriak  16
Taldearen  estiloari  jarraituz,  bertso  doinu  hauen  bertsioak  instrumentalak  dira,  inprobisazioari  leku  handia  utzita.  Nolabait  esateko,  bertsolariek  hitzez  osatzen  baldin  badituzte  beren  bertsoak,  taldeak  bertso  musikalak  inprobisatu  ditu.  Aurreko  diskoan   bezela,  Hasier  Oleaga  egongo  da  bateria  eta  perkusioetan,  Amaiur  Cajaraville  kontrabaxuan  eta  Bixente  Martinez  gitarretan.
EH  SUKARRA
  Azken  gezia  (CD)
  Aurkezpena:  urriak  22
EH  Sukarra,  rock  tale  klasikoa  da  jadanik.  Eta  horrek  estiloan  eta  moduetan  islatzen  ditu  bere  ahalak.  Beteranoa  da  Mikel  Gorosabel  arte  hauetan  eta,  aspaldian  bezala  Asier  Serrano  idazlearen  laguntzaz,  Azken  gezia  izeneko  disko  borobil  hau  aurkezten  du.  Pults  handiko  kantak,  rock  bibrantea  eta  bizia,  gezi  testsatuaren  ahalmenaz  beterik.
OLATZ  ZUGASTI
  Ur  goiena  ur  barrena  (CD)
  Aurkezpena:  urriak  29
Benito  Lertxundi  kantariaren  taldekide  izateaz  batera,  Olatz  Zugastik  bere  ibilbide  artistiko  propioa  landu  du  aspalditik.  Konposizio  eta  interpretazio  sujerikorrak  bezain  zabalak  dakartza  oraingoan  ere,   Ur   goiena,  ur  barrena  deritzan  disko  berri  honetan,  hartarako  egokitu  duen   musika  taldearen  laguntzaz.  Honekin  batera,  berriro  ere  zuzeneko  aktibitateari  heldu  dio,  publikoarekin  zuzeneko  harremana  edukitzeko  asmoz.  Albiste  ona  zaletuarentzat.
 IZAKI  GARDENAK
  Aurri  gara  (CD)
  Aurkezpena:  azaroak  5
Jon  Basagurenen  kantak,  zerbaitengatik,  esanahi  eta  indar  berezi  bat  dutela  ohartu  gara  aspalditik.  Konposizioen  kalitateaz  gain,  taldean  lortzen  duten  interpretazio  mailak  ere  harritu  egin  gaitu  hasiera-hasieratik.
Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa, Aurri gara izeneko hau. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.
BATZUK  /  VARIOS  (Bilduma  /  Recopilatorio)
  Kantuz  1965-2015  (3  CD)
  Aurkezpena:  azaroak  13
Aurten, Durangoko Azokaren 50. urteurrena betetzen dela eta, euskal kantuaren historia garaikidea birgogoratzen lagundu nahian sortzen da honako KANTUZ izenburuko disko hirukoitza. Bertan aurkezten diren 50 kantuen bitartez, hainbat paisaia errekonozituko ditugu eta abestien errekurrentziaz, iraganera egingo dugu jauzi. Beste batzuetan iraganetik orainaldira etorriko gara, oraingo talde gazteek eskuratutako bertsioen bidez. Ala kide sentiaraziko gaitu, bi kantari batera kantu eder bat kantatzen entzunda. Oraina iraganean topatzen dugun bezala, iragana ere une honetan ari da berpizten, behin eta berriro. Pasatako denborak beti dira aktualak. Horixe da, hain zuzen KANTUZ izeneko bilduma honek erakutsi nahi duena. Egin dezagun solas, batu gaitezen, gogora ditzagun gure ilusioak, eguneratu ditzagun oroimenak, eraiki dezagun herria, kantaren ardatzaren inguruan bildurik.
MIKEL  URDANGARIN
  Mikel  Urdangarin  (CD)
  Aurkezpena:  azaroak  20
Zornotzako   kantariaren  disko  berriak,  bere  karrerako  10.ak,  Elkar  argitaletxearen  katalogoan  ikusiko  du  argia.  Apustu  berezi  eta  zintzo  bat  erakusten  digu  honetan,  urte  hasieratik  bakarka  eskaini  dituen  kontzertuen  bilduma  baita,  zuzenean  eta  bakarka.  Biluztasun  honetan   aurkezturik,  kantariak  kantuetan  duen  seguritatea  eta  konfiantza  aurkeztu  nahi  digu,  aurretik  publikoarena  jaso  baitu  erruz.  Urriaren  4an  Donostiako  Antzoki  Zaharrean  eskainiko  duen  kontzertua  izango  da  disko  honetarako  grabatuko  den  azkena  eta,  ondoren,  grabaketa  guztiak  kontuan  hartuta,  ederra,  zuzena  eta  bere  soiltasunean  ikaragarri  aberatsa  den  disko  berria  aurkeztuko  da  azaroaren  erdialdean.
KEN  ZAZPI
 (CD)
  Aurkezpena:  azaroak  27
Gernikako talde ezagunaren disko berria, orkestrarekin grabatutako lanaren ondoren dator, aro berri bati aurre eginez eta berpizkunde oparo bat erakutsiz. Kanta berri hauek, zalantzarik gabe, taldearen popularitatearen mailan dira eta, berriro ere, barreiatuko dira ezker-eskubi, Euskal Herriko geografia eta hedabide guztietan zehar.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Karmele Jaio: “Hilak erabili ditut bizirik gaudenei buruz hitz egiteko”
 - Las novedades de otoño de la editorial Ttarttalo →
 


